Sagardo berriaz gozatzeko aukera, igandetik

Kronika - Erredakzioa 2015eko urtarrilaren 9a

Txotx irekiera igan­dean izango da. ETBko Egu­ral­dia saioko lantaldea omenduko dute eta bertan izango dira Andoni Aizpuru eta Ana Urru­tia. Atzo pren­tsaurrekoa eman zuten Txotx Batzordeko ordez­kariek eta denboraldiaren non­dik norakoak azaldu zituz­ten. Luis Intxauspe alkateak mezu argia zabaldu zuen: «3-4 hila­be­te iraungo ditu txotx denboral­diak eta eskuzabalik, gogoz, harrera egingo diegu bixitari guztiei. Gure sagardoa proba­tze­ra eta txotx denboraldiaren inguruko ekitaldietan parte hartzera gonbidatzen ditugu de­nak, baina elkarbizitza arauak errespetatzeko eskatzen dugu».
Hori horrela, hainbat neu­rri eta zerbitzu indartuko di­tuz­te. Eta aurten, eraso se­xis­ten in­guruan lanketa be­rezia egingo dela azpimarratu zuen alka­teak: «Besteak beste, osta­lari eta tabernariei for­ma­zioa eta informazioa emango zaie, zer egin eta nola jokatu jaki­teko».
Beste hainbat zerbitzu ere indartuko dira: Udaltzaingoa­ren zerbitzua, komun publiko gehiago jarri, Ibai-ondon apar­kalekua antolatu autobu­sentzat, autobus zerbitzua jarri sagardotegietara... Auto­bus ordutegiak tabernetan ere jarriko dituzte.

Sagardo ona
Igone Intxauspek sagardo­gileen izenean hitz egin zuen eta sagardo ona egin dutela azaldu zuen: «sagardotegi desberdinak gaude Hernanin: haundiak, txikiak... bakoitzak bere berezi­tasunak ditu. Baina denak aha­lik eta sagardorik onena egiten saiatu gara, sagardozalea gustora atera dadin».
Hernaniko 11 sagardotegik hartuko dute parte irekiera eki­tal­dian: Alberro, Goiko Lastola, Iparragirre, Altzueta, Larre-Gain, Zelaia, Rufino, Otsua-enea, Aka­rregi, Itxas-Buru eta Olaizola.
Irekiera ekitaldiaren oste­an, bazkaria egingo da Itxas-Burun eta txartelak 20 euro­an daude eskuragarri, Biterin (08:00-15:00).
Kronikak gehigarri bere­zia argitaratuko du bihar.

EGITARAUA
11:00 Suziriak eta Apaxi ipuin kontalaria. Udaletxeko arkupean.
11:00-11:45 Trikitilariak, herriko kaleetan.
12:00 Kalez kale kantari. Plaza Berritik abiatu eta kalejiran Gudarien plazaraino. Txalapartariak udaletxeko arkupean.
12:30 Txotx irekiera, plazan.    
14:30 Bazkaria, Itxas-Burun.
18:30-20:30 Erromeria, Plaza Berrin (eguraldi txarra bada, Atsegindegin).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!