Zer egin dezaket erekzio gaitasuna hobetzeko?

Kronika - Erredakzioa 2015eko urtarrilaren 8a

Plax! sexu eta bikote aholku­la­ritza zerbitzua aurkeztu zuten atzo Udal ordezkariek, Plax!eko arduradunek eta Hernaniko Osa­sun Zentroko ordezkariek. Luis Intxauspe alkateak zerbi­tzuaren garrantzia eta elkar­la­na azpimarratu zituen.
Nerea Sancho eta Axier Baglietto dira Plax! aholkulari­tzako arduradunak. Zerbitzu honek nola funtzionatuko duen azaldu zuen Sanchok: «sexualitatea eta bikote harre­manak landuko ditugu, eta helduengana iritsi nahi dugu. 30, 40, 80... urterekin ere bizi dugu sexualitatea. Gure ibil­bide biografikoa aldatzen doa, etapa desberdinak dauzkagu: seme-alabak eduki, dibortzia­tu... Baina etapa batetik beste­ra aldatzerakoan, askotan ez dakigu pausoa nola eman. Umeak eduki nahi ditut, baina sarketan min hartzen dut. Zer egin dezaket? Isurketa atzera­tu nahiko nuke, baina ez dakit nola kontrolatu...». Zailtasun hori­ei guztiei emango diete bide. Diptiko batzuk zabalduko dituzte herrian zehar eta 18 egoe­ra zehatz aukeratu dituz­te, baina edozein zalantzaren inguruan galdetu daitekeela azaldu dute.

Lehenengo kontsulta, larunbatean
Aholkularitza gune profesio­na­la eta doakoa izango da. Ongintzan egongo da bulegoa, Gizarte Zerbitzuetan. Hilean bi zerbitzu izango dira: larunbat goiz batean (10:00-13:00) eta ostegun arratsalde batean (15:30-18:30). Eta lehenengo kontsulta, larunbat honetan bertan egiteko aukera izango da. Aurrez aurreko kontsulta egin daiteke edo mezu bidez­koa. Eta aurrez aurrekorako, hitzordua telefonoz hartu daiteke edo egunean bertan bulegora azaldu.
Herritarrei animatzeko dei egin zien Sanchok, «bizitza erotiko alaiagoa izateko. Bizi­tzako arlo guztietan dauzkagu zail­tasunak edo helburuak. Se­xua­litatean ere berdin ber­din. Gainera, zailtasunak, nor­ma­lean, ez dira ez fisiolo­gi­koak, ez psikologiko­ak. Sexua­li­­tatea ikas­ten den zerbait da». Eta beraien esperientzian oinarri­tuta, ziurtasunez hitz egin dezaketela nabarmendu zuen.
Harremanetarako eta in­for­mazio gehiagorako: 656 544 606 telefonoan, eta Facebooken, www.facebook.com/plaxherna.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!