Ohikoak ez diren erremontistentzat aukera gaur, estelarretan

Kronika - Erredakzioa 2015eko urtarrilaren 8a

Hainbat baja tarteko, normalean estelarretan jokatzen ez duten erremontistak ikusteko aukera izango da gaur, Galarretako jaialdian (16:00). Alde batetik, Olazarrek Zeberio IIarekin osatuko du bikotea eta Matxin IIIa eta Ion izango dituzte aurrez aurre. Bestetik, Etxabe IIak eta Ezkurra IIak elkarren kontra jokatuko dute Etxeberria IIIa eta Barrenetxea IVarekin. Jaialdiko lehenengo partiduan, berriz, Aritz Zubiri goizuetarrak jokatuko du Matxin VIaren aurka.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!