Herri dinamika jarri du martxan EH Bilduk hurrengo lau urteetarako programa finkatzeko. Hiru herri topaketa egingo dira eta lehenengoa datorren astean izango da, urtarrilaren 17an. Herriaren diagnostikoa egingo dute. Hurrengo topaketak: otsailaren 21ean, Hernaniren lehentasunak finkatzea; eta martxoan, hauteskundeetarako programa onartzea.
Ekarpenak egiteko aukera
Puntuz Puntu dinamika ere jarri du martxan EH Bilduk, 2015-2019 legealdirako lehentasunak markatzeko.
Herritarren ekarpenekin ari dira prozesua osatzen, eta batzar, mintegi eta lanketez gain, beste bide batzuk ere jarri dituzte proposamenak jasotzeko: web gunean www.hernani.ehbildu.eus;
hernani@ehbildu.net helbidera idatziz; edo herriko zenbait puntutan (Rioja eta Garin tabernetan, esaterako) dauden inkesta eta galdetegiak betez.
Hautagaien zerrenda osatzen
Hauteskunde zerrenda ere osatzen ari dira eta herritarrek aukera dute hautagaiak proposatzeko, aipatutako bideak erabiliz.