Gabonetako oporrak bukatu dira eta Portuko auzotarrek pena pixka bat izatea ez da harritzekoa, izan ere, ekintza ugari antolatu dituzte bai ume, bai helduentzat. Inork ez du aspertzeko tarterik izan. Xalto pailazoaren emanaldiarekin hasi ziren eta hurrengo egunetan, zineaz gozatzeko aukera izan zuten heldu eta umeek. Tartean, karaokea ere antolatu zuten. Urtea ondo baino hobeto bukatzeko, berriz, mendi buelta egin zuten Santa Barbarara. Eta Gabonak agurtzeko, erroskila tailerra eta merendola egin zituzten ostiralean.