Mendiriz Mendik iraupen eskiko eta eski alpinoko ikastaroa antolatu du asteburu honetan. Apuntatu nahi dutenek gaur dute izena emateko azken eguna, eta bilera ere egingo dute, azalpenak emateko. Iluntzeko 20:00etan izango da elkartean (Iturregi plaza). Bertan azalduko dituzte prezioa, ordutegia, ikastaroaren zehaztasunak...
Cauteretsera, irteera
Helduentzako irteera ere antolatu dute datorren asteburuan (urtarrilak 17 eta 18). Iraupen eskia, eski alpinoa eta erraketak egiteko aukera izango da Cauteretsen. Izena emateko azken eguna datorren osteguna da. Gaur, bihar eta astelehenean ere izena emateko aukera egongo da elkartean (20:00-21:00). 20 euro aurreratu beharko dira. Prezioak (bidaia, afaria, lo egitea eta gosaria): 13 urtetik gorakoek, 70 euro bazkideek eta 80 euro bazkide ez direnek; 13 urte arte, 55 euro bazkideek eta 65 euro bazkide ez direnek. Forfaita ez da prezioan sartzen.