Oialumeko saiorako, txartelak salgai

Kronika - Erredakzioa 2015eko urtarrilaren 7a

Urtarrilaren 17an, bertso saioa antolatu dute Oialume biltokian (22:30). Punta-puntako sei bertsolari ariko dira: Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Igor Elortza, Unai Agirre, Beñat Gaztelumendi eta Jone Uria. Amaia Agirre ariko da gai jartzaile lanetan. Sarrerak, 12 euroan: Txilibita, Aker eta Kixkalen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!