Giro ederra izan zen joan den larunbatean, Pelota Eskolako Txapelketako finaletan. Emozio haundikoak izan ziren bai finalerdiak, eta baita finalak ere. Ikusleak gustora geratu ziren. Benjaminetan, Beñat Garmendiak lortu zuen txapela Manex Martini 16-8 irabazita finala. Finalerdia 16-10 irabazi zion Aiur Tejedorri. Martinek 16-15 irabazi zion finalerdia Julen Deskargari. Hirugarren postuan, Deskarga geratu zen 16-9 nagusituta, Tejedorren aurka.
Alebinetan, berriz, Oier Garaiar izan zen txapelduna Jon Jarari 16-15 irabazita finala. Finalerdian, 16-9 irabazi zion Axel Martini. Jarak 16-8 irabazi zion finalerdia Unai Etxarriri. Martin geratu zen hirugarren postuan 16-13 menpean hartuta Etxarri.
Lehenengo hirurak izan ziren sarituak eta opariak ere banatu zizkieten parte hartzaile guztiei.
Cisneros eta Rodriguez jubenilak finalerdietara sailkatu dira.
Trinketean, Lopezek mailari eustea lortu du
Gipuzkoako Trinkete Txapelketan, orokorrean, ez dituzte emaitza onak lortu pelotari hernaniarrek, asteburuan: 4 partidu irabazi dituzte eta 8 galdu. Hala ere, azpimarratzekoa da Lopez seniorrak mailari eustea lortu duela, San Sebastiani irabazi ostean. San Sebatianek, ordea, maila galdu du; bigarren mailara jaitsi da. Cisneros eta Rodriguez jubenilek ere irabazi egin dute eta finalerdietarako sailkatu dira. Kadeteetan, berriz, Agirre eta Arizmendik galdu egin dute, baina oraindik badute finalerdietara sailkatzeko aukera.
Trinketeko emaitzak
Kadeteak
Ekaitz Insausti 12 / Oiarpe 30
Alain Agirre 15 / Urnieta 30
Endika Arizmendi 21 / Oiarpe 30
Ioritz Berasarte 14 / Urnieta 30
Jubenilak
Suharri Rodriguez 35 / Allerru 21
Xabat Pagola 17 / Oiarpe 35
Ekaitz Cisneros 35 / Intza 5
Iñaki Urruzola 35 / Antigua 19
Seniorrak
Ioritz S. Sebastian 24 / Ander Lopez 40
Josu Altuna 6 / Usurbil 40
Egoitz Altuna 24 / Behar Zana 40