100 argazkitik gora ikusgai, gaurtik

Kronika - Erredakzioa 2015eko urtarrilaren 7a

Foto Forum Hernanik erakusketa bat antolatu du Biterin eta gaur inauguratuko dute. Arratsaldeko 19:00etatik aurrera izango da eta herritarrei gonbitea luzatzen diete azaltzeko: «Momentu honetaz gurekin gozatzea nahi dugu. Eta gogoratu ateak zabalik dituzuela elkar ezagutu eta zaletasunarekin bat egiteko».
Erakusketaren helburua da, Argazki Forumaren jar­duera ezagutaraztea. Hori horrela, bertako 21 argaz­kilariren 100 argazkitik gora egongo dira ikusgai.

Bi astez ikusgai
Gaurtik, hilaren 21era egongo da ikusgai erakusketa,  aste­lehenetik ostiralera. Ordute­gia, honakoa: 11:00-13:00 eta  18:00-20:30.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!