Iaz bezala, odola ematera herritar ugari gerturatzea espero dute gaur

Kronika - Erredakzioa 2015eko urtarrilaren 7a

Iazko urtarrilean, 77 lagunek eman zuten odola eta gaur, datu hori errepikatu edo ho­be­tu nahiko luke Odol Emaileen elkarteak. Horreta­ra­ko auke­ra, 18:30etatik aurrera izango da anbulatorioan. Organo do­nan­te egiteko aukera ere izango da.

Hilabetetik hilabetera, aldea
2013ko datuekin konpara­tu­ta, 2014an orokorrean, jaitsi egin da pixka bat estrakzio kopurua. Hala ere, 700eko kopuru horri eutsi dio eta bataz beste, 60 estrakzio egin dira hilabetero. Hala ere, aipatzekoa da hilabetetik hila­betera egon den aldea. Urtarrila, uztaila, urria eta abendua oso hilabete onak izan dira, 70-77 estrakzio artean, eta martxoa, maia­tza, abuztua eta azaroa kaxkarragoak, 44-51 estrak­zio artean.

Emaile berriak, hilabetero
Hernanin, hilabetero izaten da odol emaile berriren bat, eta hori ere poztekoa da elkartearentzat.  Normalean, 1-3 emaile berri izaten dira hilabetero eta apirilean, 5 herritar animatu ziren.
Hernanin, urtean, 800-1000 odol donazio egitea litza­­teke perfektua, OMSen (Orga­niza­ción Mun­dial de la Sal­ud) datuen arabera eta datu horietara gerturatzea izango da helburua aurten ere.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!