Hernaniko Eskubaloi Taldeak saio ugari antolatu ditu haur eta gaztetxoentzat, Gabonetako oporraldian, eta igandean izan zen azken saioa. Aurreko saioetan baino partaide gehiago izan zirela azpimarratu dute antolatzaileek eta oso bukaera ederra eman ziotela. Infantilen partidua ere jokatu zen eta Electrodomesticos Anexok (Hernani) 23-27 galdu zuen Bidasoaren aurka. Eskubaloia zabaltzen lanean jarraituko dutela azaldu dute.