Hernaniko KZ Guneak bost ikastaro eskainiko ditu urtarrilean eta horietako bi bihar hasiko dira: internet kurtsoa (urtarrilak 7-27), 16:00-18:00; Google Apps (hilak 19-30), 11:00-13:00; Facebook oinarrizkoa (urtarrilak 7), 11:00-13:00; Facebook aurreratua (urtarrilak 8), 11:00-13:00; eta Ofimatika kurtsoa (urtarrilak 12-30), 09:00-11:00. Aurreinskripzioa zabalik dago, eta internet bidez ere egin daiteke: www.kzgunea.net (Formazioa atala).