Herritar ugarik egin zuen bat igandean, Sarek antolatutako ekimenarekin. Dispertsioarekin bukatzeko, hitzak josi zituzten hitzez hitz, denen artean. Letrak “saretu” zituzten, Euskal Herrira NOW jarriz. Larunbatean Bilbon egingo den manifestaziora joateko dei egiten diete herritarrei. Autobus txartelak Txili, Oindi eta Garin tabernetan daude. Igandeko argazki gehiago eta bideoa, interneten ikusgai.