Atzo muxu eta goxokiak, eta gaur opariak

Kronika - Erredakzioa 2015eko urtarrilaren 6a

Errege Magoek ez dute ahaztu Hernanirako bidea eta espero bezala, atzo arratsaldean iritsi ziren Meltxor, Gaspar eta Balta­sar. Ohi bezala, Karobi elkartearen ondotik abiatu zen kabalgata eta herrian barrena Mu­sika Bandaren eta txistu­la­rien erritmora ibili ostean, udale­txeko arkupetan egin zuten geldialdia, umeen gutunak jaso­tzeko. Muxuak, goxokiak eta opari txiki batzuk ere banatu zituzten. Zaharren Egoitzan ere izan ziren aurrez. Gauean, berriz, gainerako opariak banatu dituzte etxez etxe, eta sorpresa galanta hartuko zuen batek baino gehiagok gaur goizean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!