MAILA haundiko sei bertsolari entzuteko plazerra izango da datorren astean Oialume biltokian. Bi, Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako azken bi txapeldunak izango dira: Maialen Lujanbio eta Amets Arzallus. Beste hiru, txapelketa bereko finalistak: Igor Elortza, Unai Agirre eta Beñat Gaztelumendi. Azkenik, seikotea Jone Uria gazteak osatuko du.
Sarrerak salgai, Ikatzan
Bertso saioa hurrengo larunbatean, da, hilaren 17an, Oialumeko biltokian. Sarrerak salgai daude dagoeneko, hainbat puntutan: Astigarragan, Ikatzan; Hernanin, Txilibita, Aker eta Kixkalen; eta Donostian, Rekalden. Prezioa 12 euroko da.