Janari bilketa, etzi hasita

Kronika - Erredakzioa 2015eko urtarrilaren 7a


Urtero bezala, janaria bilduko dute denda eta ikastolan, Saharako errefuxiatu kanpamenduetara bidaltzeko. Hilaren 9tik 15era hiru dendetan izango da: Tomas Alba kaleko Coviranen eta Norberto Almandoz plazako Ezpela belardendan Mamen (Coviran) dendan. Ikastolan berriz, urtarrilaren 12tik 15era egingo dute. Eskatu dute arroza, pasta, lentejak, konpresak, atuna eta azukrea eramateko. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!