Garaipenarekin hasi nahi zuen urtea Mundarrok, baina ihes egin zien, beste behin. Puntu bat lortu zuten ordea, 0-0 berdindu eta gero. Funts haundirik gabeko partidua joan zen, eta maila parekatuan aritu ziren Dunboa Eguzki eta etxeko taldea.
Asteburuan jokatuko dute datorren partidua, Sanpedrotarra taldearen kontra.