Gipuzkoako Challenge probako 7garren jardunaldia jokatu zen asteburuan, eta Astigarragako txirrindulariak berdin jarraitzen dute sailkapenean. Gorka Urkiolak 4garren egin zuen Danesa proban, eta 11garren Scrach proban; 4garren dijoa. Motelen lasterketa ere izan zen jokoan, eta Gorka Urkiolak lortu zuen kanporatua ez izatea. Urko Senperena 3garren izan zen Danesa proban, bigarren Scrach proban eta 3garren puntuazio proban; 3garren dijoa sailkapen orokorrean.