Ipuin ordua bihar, zinea larunbatean

Kronika - Erredakzioa 2015eko urtarrilaren 7a

Etxeko txikienek izango dute zertaz gozatu datozen egunetan. Bihar ipuin ordua antolatu dute Kultur etxean. Anthony Browneren, Nola sentitzen zara? lanaz ariko da Lur Korta kontalaria. 3 eta 5 urte bitarteko umeen­tzat, 17:45etan izango da saioa; eta 6-9 urte bi­tar­tekoentzat, 18:15etan. 

‘Yugo&Lala’, larunbatean
Larunbatean berriz, zineaz go­­zatzeko aukera izango dute gaztetxoek. Yugo&Lala ani­ma­ziozko saioa jarriko dute, 17:00etan. Sarrera: 2euro.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!