UDALAK prest du 2015eko aurrekontuen zirriborroa. Auzotarrei aurkeztu nahi die orain, Plenotik pasa aurretik. Zortzi bilera deitu dituzte horretarako, zirriborroa aurkeztu eta auzotarrek ekarpenak egin ditzaten.
Aurrekontuen zirriborroa gaur pasako da Ogasun Batzordetik, eta hilaren 9an hasiko dute auzoetako bilera erronda. Zortzi bilera egingo dituzte guztira, hilaren 21a bitartean. Bertan jasotako proposamen eta ekarpenak, eta alderdi politikoek egindako emendakinak urtarrilaren 26an aurkeztu eta eztabaidatuko dira, Udalean egingo den Ogasun Batzordean. Pausu horiek guztiak emanda, 2015eko Udal Aurrekontuak Plenotik pasako dira, behin behineko onarpenaren bila.
«Praktikan da, parte hartze ordenantza martxan jartzea»
Partehartze ordenantzak behin betiko onarpena jaso ez duen arren, praktikan, auzoetan egingo diren bilera hauekin martxan jarriko da: «partehartze ordenantza adosteko bilerak egin dira. Eta bertan, herritarrek eta Udalak adostu zuten aurrekontuak partehartzaileagoak izateko prozedura. Horren ondorioz, Udalak erabaki du proposamena auzoetara eramatea, bertan aurkeztu, eztabaidatu eta ekarpenak jasotzeko.
Urtarrilak 9, ostirala
Santiagomendi 1. Plazetxean, 19:30.
Urtarrilak 12, astelehena
Ergobia. Estanco tabernan, 19:30.
Urtarrilak 13, asteartea
Arrobitxulo/Urumea Berri
Arrobitxulo lokalean, 19:30.
Urtarrilak 15, osteguna
Santiagomendi 2. Zehazteke, 19:30.
Urtarrilak 16, ostirala
Erdigunean. Gaztelekuan, 10:30.
Urtarrilak 17, larunbata
Erdigunea. Kultur etxean, 12:00.
Urtarrilak 19, astelehena
Erdigunea. Udaletxean, 19:30.
Urtarrilak 20, asteartea
Perurenan. Auzolan elkartean, 19:30.
Urtarrilak 21, asteazkena
Martindegin. Zehazteke, 19:30.