Musika eta txotxa, gaur iluntzeko plana

Kronika - Erredakzioa 2015eko urtarrilaren 5a

Errege bezperarako plan ederra jarri dute Petritegi sagardotegian: Musik&Txotx. Musika jartzen Bigott Kokoshca ariko da. Eta otordu guztia, eusko label produktuez osatua egongo da: haragia, tortillak, piparrak, txorizoa eta gazta. Eta noski, txotxean edateko aukera izango da. Plana 20:00etan hasiko da, eta joan-etorria egiteko autobusa izango da. Sarrerak erosteko: www.kulturalive.com. 25 euro balio du; 30 euro, autobusean joanez gero.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!