Berezia zen Urte Berriko Kontzertua, eta garbi geratu zen Milagrosan: lepo bete zen kapera, urte berriaren aurreneko doinuak entzuteko. Hamalau abesti entzuteko aukera izan zuten bertaratuek, eta txalo zaparrada haundiak eskaini zizkieten Hernaniko Otxoteari, Goiz Eguzki abesbatzari eta Julian eta Virgil bikoteari. Kanta ezagunak izan ziren batzuk, eta Transilvaniako folkloretik ekarriak beste hainbat. Elkarrekin ere jo eta kantatu zituzten zenbait pieza hiru taldeek, Imanol Kamioren laguntzarekin.