Endika Barrenetxeak semifinala, gaur

Kronika - Erredakzioa 2015eko urtarrilaren 5a

Konfiantza eta gogoa sobera izango ditu Endika Barrene­txeak gaur, Buruz Buruko Masterrean. Semifinala jokatuko du Endikaren kontra, 16:00etan Galarretan.
Barrenetxeak berak aurreratu zuen, finalean sartzeko aukera haundiak izango zituela, Etxeberria IVri final laurdenetan irabaziz gero. Eta irabazi zion, ondo irabazi ere. Partidu bikaina egin zuen hernaniarrak, ia hutsik egin gabe, eta sakatzeko duen abilezia aprobetxatuz: 10 tanto egin zituen horrela.

Uterga zain, finalean
Faboritoari irabazita, parekatuago ikusten du semifinala. Biak dira atzelariak, eta an­tzeko gabeziak dituzte. Lehia ziurtatuta dago, finalerako txartela lortzeko. Bertan, Xanti Uterga dute zain. Larunbat honetan jokatuko da finala.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!