Bost ikastarok osatuko dute Hernaniko KZgunearen plana, urtarrilean. Asteazkenetik aurrera, ordenagailuan eta interneten mugitzen ikasteko aukera izango da. Izen ematea zabalik dago, eta interneten ere egin daiteke aurreinskripzioa: www.kzgunea.net web orrian sartu, eta Formazioa atalean klik egin.
Asteazkenean bertan hasiko da KZgunearen internet kurtsoa, hilaren 27ra arte. Eta etzi emango da, baita ere, oinarrizko Facebook ikastaroa. Gehiago sakondu nahi duenak, gainera, aukera paregabea izango du: Facebook aurreratuko ikastaroa izango da ostegunean bertan.
Online formakuntza ere, eskuragarri
Kurtsoak bere erritmoan eta edozein tokitan egin nahi dituenak, online formakuntza ere badauka eskura. Horretarako, sartu KZgunearen webgunean.
Hilabete honetan, bestalde, beste hiru aukera izango dira Hernaniko KZgunean, IT Txartela lortzeko: urtarrilaren 8an, 9an eta 22an.
URTARRILEKO IKASTAROAK
Internet KZgunea kurtsoa
Urtarrilak 7-27, 16:00-18:00
30 ordu. Euskeraz
Google Apps ikastaroa
Urtarrilak 19-30, 11:00-13:00
20 ordu. Gaztelaniaz
Facebook oinarrizkoa
Urtarrilak 7, 11:00-13:00
2 ordu. Gaztelaniaz
Facebook aurreratua
Urtarrilak 8, 11:00-13:00
2 ordu. Gaztelaniaz
Ofimatika kurtsoa
Urtarrilak 12-30, 09:00-11:00
30 ordu. Euskeraz
IT Txartela
Urtarrilak 8, 18:00-20:00
Urtarrilak 9, 11:00-13:00
Urtarrilak 22, 18:00-20:00