‘Aulki hutsak’ dokumentala, datorren astelehenean

Kronika - Erredakzioa 2015eko urtarrilaren 5a

Gertuko baten heriotzak da­ka­rren dolua, lehen pertsonan jasoko dute hernaniarrek, datorren astelehenean. Aulki hutsak dokumentala emango dute Biterin, 19:00etan. Sa­rre­ra librea izango da, baina lekuak mugatuak dira. Bide­gin Doluaren Laguntzarako elkarteak antolatu du ema­naldia, Dolubidetik zikloaren barruan, Hernaniko Udalaren eta Ongintza Patronatuaren laguntzaz.

Heriotzaren osteko doluaren testigantzak
Iñaki Peña medikuaren lana da dokumentala, eta bertan jasotzen ditu herio­tza­ren ondorengo dolu-garaia bizi izan duten zenbait pertso­nen testigantzak. Dokumentala euskeraz izango da, eta gaztelaniazko azpitituluekin emango dute.

Bi guraso hernaniarren dolua
Dokumentalaren ondoren, solasaldia izango da Izaskun Andonegi Bidegineko presi­den­te­arekin, eta Ion Andoni Martinezekin.
Iraitz semea galdu zuten Ion Andoni eta Bega guraso hernaniarrek duela bi urte, eta dolu garai gogorra bizi dute. Beraiek bizitako mina egongo da islatuta Aulki hutsak dokumen­talean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!