Gaur iritsiko dira Errege Magoak Hernanira, opariz gainezka

Kronika - Erredakzioa 2015eko urtarrilaren 5a

Hernanira iristear dira Erre­ge Magoak, Ekialde Urrunetik bidaia luzea egin ondoren. Gaur arratsaldeko 18:00etan izango dira herrian, opariz gainezka. Urbieta kaletik abia­tuko da Erregeen kabalgata, Karobi elkartearen ondotik, herrian barrena ibiltzeko, Musika Bandaren eta txistu­la­rien laguntzaz.
Urbieta kaletik, Guria tabernara iritsiko dira, eta Izpizua kaletik igoko dira gero. Segidan, ezkerretara egingo dute, Plazara sartzeko. Andre­kaletik Zinkoeneara jaitsi, eta Kale Nagusitik bueltatuko dira Plazara. Udaletxeko arkupe­e­tan, haurren gutunak jasoko dituzte, eta oparitxo bana ere emango diete.
Aurretik, Sandiusterrin ere izango dira Errege Magoak, opariak banatzen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!