Ongi etorri beroa emango diote 2015 urteari, kantuan. Urte Berriko Kontzertua eskainiko dute gaur, 19:00etan, Milagrosan, eta hiru talde ariko dira: Hernaniko Otxotea, Julian eta Virgil bikotea, eta Goiz Eguzki abesbatza. 50garren urteurrena du Otxoteak, eta ospatu egingo dute urtean zehar, gaur hasita. Aurreneko abestia beraiek kantatuko dute, Festara, eta guztira, hamalau kanta izango ditu kontzertuak. Denek batera Euskalherriko abestuz itxiko dute saioa.
Errumaniko kantuak Milagrosan
Bertako abestiak bakarrik ez, Errumaniakoak ere entzun ahal izango dira gaurko emanaldian. Bertakoak dira Julian eta Virgil, eta Transilvaniako folklorea ekarriko dute Milagrosara, lau abestirekin. Goiz Eguzki abesbatzak ere egingo du bere ekarpena: gabon kanta errumaniar bat abestuko dute.