Bilera ostegunean, eski ikastaroari buruz

Kronika - Erredakzioa 2015eko urtarrilaren 4a

Iraupen eskiko eta eski alpinoko ikastaroa antolatu du Mendiriz Mendik, urtarrilaren 10 eta 11n. Izena emateko, elkartearen bulegotik (Iturregi plaza) pasa behar da, astelehen, ostegun edo ostiralean, 20:00etatik 21:00etara.
Horren inguruan, bilera antolatu dute ostegunean, ikastaroan interesa dutenekin: elkartean, 20:00etan. Bertan jakinaraziko dira prezioa, ordutegia, ikastaroaren zehaztasunak...

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!