Odola emateko eta organo donante egiteko, egun bat atzeratu dute hileroko zita: asteazkenean izango da, Errege eguna delako asteartea. Anbulatorioan izango da, iluntzeko 18:30etatik 20:30etara. Aurreko hilabetean, 72 lagunek eman zuten odola, horietako 3 berriak; eta beste bat, organo donante egin zen.