Itsaso Tolosa hernaniarra Sabadellen izan zen abenduan, Espainiako Neguko Txapelketa absolutuan. 100m eta 200m bizkar probetan lehiatu zen, eta 1’07”08 eta 2’22”11 markatu zuen, hurrenez hurren. Ez zuen lortu bere marka onenak jaistea, baina maila onenean aritu zen, eta pozik itzuli zen Katalunia aldetik.