Maila haundiko bertso saioa, Oialumen

Kronika - Erredakzioa 2015eko urtarrilaren 4a

Bertso saio ederra izango da Oialume biltokian, urtarrilaren 17an. Maila haundiko sei bertsolari izango dira; tartean, Euskal Herriko Txapelketa Nagusiko azken bi txapeldunak: Maialen Lujanbio eta Amets Arzallus. Finalista izandako beste hiru ere egongo dira: Igor Elortza, Unai Agirre eta Beñat Gaztelu­mendi. Eta Jone Uria gazteak itxiko du seikotea.
Gaueko 22:30etan hasiko dute saioa bertsolariek, eta Amaia Agirre ariko da gai-jartzaile lanetan.

Sarrerak salgai, 12 euroan
Sarrerak salgai daude dagoeneko, 12 euroan. Hernanin, Txilibita, Aker eta Kixkal tabernetan erosi daitezke. Astigarragan, berriz, Ikatza tabernan daude eskuragarri. Eta Donostian ere badago sarrerak erosteko aukera, Rekalden.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!