Gabonak, eskubaloiaz blai

Kronika - Erredakzioa 2015eko urtarrilaren 4a

Eskubaloiaz betetako gabonak eskaini ditu Hernaniko Eskubaloi Taldeak, haur eta gaztetxoentzat. Gaur dute azken eguna, ate irekien jardunaldiarekin (10:00) eta infantilen taldearen partiduarekin (11:45), Bidasoaren kontra, kiroldegian.
Gabonetan, lau teknifikazio saio antolatu zituzten alebinentzat, eta 30 bat haur bertaratu ziren. Torneo bat ere jokatu zuten, Elgoi­ba­rren: lau partidu jokatu, eta bi irabazi zituzten.
Txikienek, berriz, ate irekien hiru jardunaldi izan dituzte. Eta infantilen eta Eskolaren taldeek, torneoa jokatu zuten Urnietan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!