Kulturaren magia ekarriko dute Erregeek

Kronika - Erredakzioa 2015eko urtarrilaren 4a

Kultur uholdea eragin zuten gabonek, eta haren magia ekarriko dute Errege Magoek. Kabalgata izango da bihar, 18:00etan Urbieta kaletik hasita, urtarrileko kultur agenda zabaltzeko.
Izan ere, gabonak bukatu arren, ez dute etenik izango kultur ekintzek. Hurrengo asteburua bera, bete betea dator dagoeneko: 2garren eskuko azoka eta Kalez Kale Kantariren irteera larunbatean, eta erro­meria igandean.

Txotx Eguna, igandean
Zita garrantzitsu bat ere izango da, igandean bertan. Txotx denboraldiaren irekiera egingo dute Hernanin. Itxas-Buru sagar­do­tegian egingo da baz­karia, eta txartelak 20 euroan ero­si dai­tezke: Biterin, hilaren 7tik 9ra, 08:00etatik 15:00etara.
Aulki hutsak dokumentala ikusteko aukera ere izango da, urtarrilaren 12an. Eta bizikleta egoera onean mantentzen ikasteko, hiru eguneko eskola antolatu dute AEKn: hilaren 19 eta 26an, eta otsailaren 2an.

Argazki erakusketa, Foto Forum elkarteak
Erakusketa bat ere jarriko dute hilabete honetan, Biterin. Argazkiak jarriko ditu ikusgai Foto Forum Hernani elkarteak, hilaren 7tik 21era.

URTARRILEKO KULTUR AGENDA
5
Erregeen kabalgata. Urbieta kaletik, 18:00etan.
10 2garren eskuko azoka, Atsegindegin.
10 Kalez Kale Kantari. Plaza Berritik, 12:00etan.
11 Txotx eguna.
11 Erromeria. San Joan Konpartsa. Plaza Berrin, 18:30etatik 20:30etara.
12 Dolu-bidetik zineforuma: Aulki hutsak. Zuzendaria: Iñaki Peña. Antolatzailea: Bidegin. Euskeraz, eta gaztelaniazko azpitituluekin. Biterin, 19:00etan.
19, 26 eta otsailak 2 Bizikleta punttu-punttuan, Zilegi Eskola. Gai-emailea: Patxi Miner. Hernaniko AEKn, 18:30etan.
27 Ipuin kontaketa, Maite Frankorekin. Biterin, 17:30etan (3-4 urte) eta 18:00etan (5-7 urte).

Literatur solasaldiak
13 Fikzio izterrak, Ur Apalategi. Euskeraz. Dinamizatzailea: Ane Mayoz. Udal Liburutegian, 19:30etan.
13 Autoretrato, Édouard Levé. Gaztelaniaz. Dinamizatzailea: Jose Luis Cancho. Udal Liburutegian, 19:30etan.

Erakusketak
7-21 Argazkiak. Foto Forum Hernani elkartea. Biterin, 11:00-13:00 eta 18:00-20:00.

Gazte Txokoa
10 2garren eskuko azokan postua.
16 Estresaren aurkako artea.
20, 21 Kirol poltsa tailerra.
23 Futbol txapelketa.
 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!