Desioak eta ametsak eskatu, eta zerura botako dituzte Ametsen Kriseiluak, herritarrek. 18:30etan jarri dute hitzordua, Zinkoenean eta Ereñotzun, elkarrekin botatzeko. Gure Esku Dagoren ekimena da, eta 2 euroan jarri ditu Ametsen Kriseiluak salgai, bere egoitzan (Andre Kale, 41).
Argazki lehiaketa ere bai
Horrekin lotuta, argazki lehiaketa ere antolatu dute. Argazkia eta mezu polit bat bidaltzeko eskatu dute, hernanigureeskudago@gmail.com helbidera. Denetan ederrenak, bi lagunentzako otordua irabaziko du Fagollagan. Informazio gehiagorako, deitu: 610 044 001.