2014ko Miaxiria zakuan zuela iritsi zen Olentzero Aranora. Urtean zehar izandako istorio eta gertakizunak biltzen ditu, besteak beste, Miaxiria aldizkariak. Hirugarren edizioa izan da aurtengoa, eta aurreko biak bezala, Arano eta aranoarrak ditu protagonista.
Atal ezberdinetan banatuta
Hirugarren edizioa ataletan banatu dute. Argazkiek protagonismo berezia dute, diotenez, «irudi hutsez ere, herria nolatsukoa den erakutsi baitaiteke». Jabier Legarretak utziak dira horietako asko. ‘Arano iruditan’ atalean jarri dituzte batzuk; eta bestak testuak laguntzeko erabili dituzte.
Testuak dira protagonista, beraz, beste atalean; Arano eta aranoarren berri ematen dute. Herritik kanpora joan diren herritar batzuen berri ematen dute; baita duela 50 urte euskeraz idazten zuten aranoar gaztetxoena ere; mendi ibilaldi bat ere jaso dute, Aranon barrena; gaurko umeen marrazki eta bertsoak ere badaude; urari buruzko erreportajeak, denbora pasak, bertsoak eta errezetak ere, bildu dituzte. Eta bukatzeko, egutegi bat ere bai, erdiko orrietan.