Urtea garaipenaren bidetik hasteko aukera, gaur

Kronika - Erredakzioa 2015eko urtarrilaren 3a

Atzeko postuetatik ihes egin na­hi du Mundarrok, eta urtea ga­raipenaren bidetik hastea da aukera ederra. Etxean, Zar­ku­mendegin jokatuko du 2015eko 1go partidua, eta dena emango du, Dunboa Eguzki gaindi­tzeko. Partidua, 15:30etan hasita.

Aurreko taldeak, gertu
Mundarro azkenaurreko postuan dijoa sailkapenean, zazpi punturekin. Denboraldia hasi zenetik hamahiru partidu jokatu ditu, eta bakarra irabazi dute; bi berdindu dituzte; eta gainontzekoak galdu egin dituzte. Aurretik dituzten taldeak ordea, gertu daude. Hondarribia puntu bakarrera dago, Pasaia bira, Hernani laura eta Deusto Donostia seira. Garaipen bat bestearen atzetik lotzea da beraz, urte berriko erronka, Mundarrorentzat. 

Hiru torneo, azkeneko astean
Torneoz betetako Gabonak ari dira izaten Astigarragako futbol taldeentzat. Azken astean hiru jokatu dituzte, han eta hemen. Urte Zahar egunez, Sanse Torneoan izan ziren benjaminak. Futbol eskolako txikienak aritu ziren bi mailatan, eta bi kasuetan, nahiz eta ondo aritu, ezin izan zuten 2garren fasera pasa. Azpeitia Cup txapelketan ere izan ziren lehenengo urteko alebinak, hilaren 30ean. Lan ona egin zuten aurreneko zatian; arratsaldean ordea, arerio gogorrak izan zituzten aurez aurre. Ezin izan zuten bigarren fasera pasa. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!