2015eko Egutegi Fiskala argitaratu du Udalak

Kronika - Erredakzioa 2015eko urtarrilaren 3a

Ekitaldi berrirako Egutegi Fiskala argitaratu du Her­naniko Udalak, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean. Zehaztu dute zein izango diren zerga eta prezio publikoen ordain­keta egiteko epeak, eta aurre­ratu bezala, ez da aldaketa haundirik izango, 2014ko egutegiarekin alderatuta.
Errolda fiskalak udale­txeko bulegoetan jarriko dira ikusgai, kobrantza epea hasi baino hamabost egun lehe­nago, eta modu kolektiboan emango da kuoten zenba­te­koen berri.
Ordainketak eskudirutan edo txeke nominatibo bidez egin beharko dira, uda­le­txean edo baimendutako entitate kolaboratzaileetan.

Tributu guztien ordainketa epeak, zehaztuta
Dagoeneko zehaztu dituzte tributu guztiak ordaintzeko epeak. Aurrenekoak izango dira: ur hornikuntzen eta estolderia zerbitzuaren tasa (otsailak 2tik martxoaren 13ra), eta trakzio mekani­koko ibilgailuena (otsailak 23tik apirilak 4ra).
Data guztiak zehaztuta daude Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, 2014ko abenduak 30eko alean, eta baita www.kronika.net-en ere.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!