Intxableak, bideojokoak, zezen mekanikoa, trineoak, haurrentzako ludoteka, 5D zinema makina... gozatu ederra hartu zuten atzo, Astigarragako neska-mutilek. Umeentzako haur parkea jarri zuten goiz eta arratsaldean Kiroldegian, eta asko izan ziren gerturatu ziren astigartarrak. Inguruko herrietatik gerturatu zenik ere, izan zen. Bertan izan ziren, besteak beste, Dobera Euskara Elkarteak antolatu dituen Negulekuetako neska-mutilak. Txikienen paradisua zen atzo, Kiroldegia.