Ametsek argitu zuten zerua

Kronika - Erredakzioa 2015eko urtarrilaren 3a

Puntuz puntu, kriseiluz kriseilu, argiz bete zen Hernani eta Ereñotzuko zerua, Urte Zahar egunean. Eta baita ametsez bete ere. Desio bana eskatu, kriseiluan idatzi, eta zerura jaurti zituzten herritarrek elkarrekin, Zinkoenean eta Ereñotzun elkartuta.
Ametsez amets, erabakitzeko eskubidea ehundu nahi dute, «elkarlanean eta desberdinen artean». Horixe baita asmoa, sentsibilitate guztietako jendea biltzea, erabakitzeko eskubidearen alde. Horren erakusgarri, Isabel Zubillagak, Ixiar Gurmendik eta Juan Battik elkarrekin bota zuten suziria Zinkoenean, kriseilu olatuari irteera emanez.
Borondatearen batura gisa irudikatu dituzte kriseiluak, «ezinbestekoa baita elkargune hori sortzea, erabaki ahal izateko». Kriseilu guztiak saldu zituen Gure Esku Dagok: 1.500.

Argazki leihaketarako, bidali emaila eta whatsappa
Argazki lehiaketa ere jarri du martxan Gure Esku Dagok, asteazkeneko ekitaldiarekin lotuta. Bi bide jarri dituzte herritarren eskura, argazkiak bidaltzeko: emaila idatzi hernanigureeskudago@gmail.com helbidera; edo bidali argazkia whatsapp bidez, 610044001 telefono zenbakira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!