Eskubaloi eta arraun taldeek ere, banatu zituzten bereak

Kronika - Erredakzioa 2015eko urtarrilaren 3a

Hernaniko kirol taldeek ere banatu dituzte bere Gabonetako saskiak, jarraitzaileei eskertzeko erakutsitako babesa. Paki Lizeagak irabazi zuen Hernaniko Arraun Elkartearena, bere errifak baitzituen Gabonetako Loteriaren azken lau zifrak. Bertako produktuez osatutako saski ederra eraman zuen etxera.
Hernaniko Eskubaloi Taldeak ere ospatu zituen bere garai onak, Gabonetako Saski bat zozketatuz, eta Aingeru eta bere familia izan ziren sarituak. Produktu goxoez jositako saski ederra jaso zuten taldearen lokalean. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!