Ur mozketetarako protokolo bat eskatu du PSE-EEk

Kronika - Erredakzioa 2015eko urtarrilaren 3a

Ur mozketen gaia jarri dute berriro mahai gainean, Herna­niko Udalean; Zerbitzu Publi­koen Batzordean landu zuten, abenduaren 18an. Batzorde­a­ren bilera horretan, «Bilduk atzera bota zituen bi emendakin, bat PSE-EErena eta bestea Hamaikabatena», azaldu du Hernaniko alderdi sozialistak.
Horregatik, ur mozketetarako protokolo bat egitea eskatu du PSE-EEk: «Bilduk ez dituenez arautegian sartu nahi guk emendakinean aipatutako kon­tu­ak, Udalean eskatu dugu protokolo bat egiteko».

PSE-EE: «Ur mozketen berri emateko, idatzizko informazioaz gain, grafikoa ere eman behar da».

Teknologia berriak erabiltzeko proposamena
PSE-EEk aurkeztutako emendakinean, teknologia berriak erabiltzea eskatu zuten, ur mozketaren bat izango zenean, herritarrei jakinarazteko. Ha­la­ber, adierazi zuten zehaztu beharra zegoela, araudi berrian, zein komunikabidetan eta zein tokitan emango zen mozketaren berri, eta baita bandoak jarri behar ziren ere.

Idatzizko informazioz gain, grafikoa ere bai
Sozialistek azpimarratu dute, gainera, ur mozketen inguruko informazioa ezin dela idatzizkoa bakarrik izan: «grafikoa ere izan behar du».
Jarraibide guzti horiekin, lortu nahi dute ez errepikatzea azkeneko ur mozketako informazio falta.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!