Eguberrietako tailerrak, txikienen gozamenerako

Kronika - Erredakzioa 2015eko urtarrilaren 3a

Goizueta eta Aranoko Euskara zerbitzuak antolatuta, Eguberrietako tailerrak izan dira Gabonetan. Haur eta Lehen Hezkuntzako haurrentzat antolatu dituzte, eta 30tik gora neska-mutil elkartu dira. Astelehen eta asteazkenean Goizuetako eskolan izan ziren saioak, eta asteartean Aranoko San Roke elkartean. Eskulanak, jokoak, jolasak... egin dituzte. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!