Iker Salaberriak ostegunean, Euskal Ligako aurreneko partidua

Kronika - Erredakzioa 2015eko urtarrilaren 3a

Iker Salaberria goizuetarrak pilota partidua izango du ostegunean, Mariezkurrenarekin batera. Euskal Ligako aurreneko partidua dute, eta aurrez aurre Oiarpeko pilotariak izanen dituzte. Donezteben jokatuko da partidua, 19:00etan.
Bestalde, aurreko asteburuan, irabazi egin zuen Iker Salaberriak, Lau eta Erdiko txapelketan; 18-3 nagusitu zen, Merinoren kontra. Villabonako torneoan berriz, 22-11 galdu zuten Salaberria eta Mariezkurrenak, Sein-Arangurenen kontra. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!