Erregeak helduko dira etzi, opariz gainezka

Kronika - Erredakzioa 2015eko urtarrilaren 3a

Errege magoak orain hilebete inguru atera ziren ekialde urrunetik, eta laster dira gure artean. Gameluek eta pajeek lagunduta egin dute bidea, opariak barra-barra ekarriko baitituzte aurten ere. Gipuzkoatik barrena helduko dira Goizuetara, etzi iluntzean. Egin duten kalkuluen arabera, 18:30ak inguruan izanen dira Goizuetan. Herritik barrena eginen dute buelta, eta goiko frontoian izanen dira, umeen zain. Gutuna entregatu, urtean txin­txo-txintxo portatu direla esan, eta muxu bat emateko aukera izango dute txikienek. Opariren bat ere, banatuko dute bertan. 

Zapata garbi-garbi
Umeei harrera egin eta mokadutxo bat eginen dute ostean. Gauerdia pasata, etxez etxe ibiliko dira opariak banatzen. Beraz, zapatak garbitu eta txukun-txukun utzi. Ardo goxoa eta pastak ere, arrunt estimatuak izanen dituzte. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!