Semifinalera pasea lortzeko asmoz aterako da Endika Barrenetxea kantxara, Buruz Buruko Masterrean. Etxeberria IVren kontra ariko da hernaniarra, 16:00etan Galarretan. Ez du partidu erraza izango, buruz buru onenetakoa baita azpeitiarra, baina konfiantzarekin dago Barrenetxea. Irabaziz gero, Endika izango du aurkari semifinalean; Ion hartu zuen mendean (30-23), aurreneko final laurdenean, ostegunean. yy