BECeko haur parkera joateko aukera, nahi duen guztiak

Kronika - Erredakzioa 2015eko urtarrilaren 3a

Haur parkea antolatzen dute urtero, Gabonen bueltan, BECen. Etzi, Xaguxar taldeak irteera antolatu du ludotekako haurrekin, eta autobusean nahiko lekua dagoenez, herritarrei zabaldu diete aukera. Izena ahalik eta azkarren ematea komeni da eta hiru modu daude: info@xaguxar.org, Ludotekan (ikastola) edo Kultur etxean. Prezioa 18 eurokoa da, autobusa eta sarrera. 09:00etan aterako dira eskolatik eta, 18:30etan izango dira bueltan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!