Janaria bilduko dute ikastola eta dendetan

Kronika - Erredakzioa 2015eko urtarrilaren 3a

Saharako errefuxiatu kanpamenduetara bidaltzeko janari eta produktu bilketa egingo dute Astigarragan. Astebeteko epea izango dute astigartarrek, hain beharrezkoak dituzten produktuak eramateko. Bilketa Urtarrilaren 9tik 15era egingo dute herriko hiru puntutan, Tomas Alba kaleko Isabel janari dendan eta Norberto Almandoz plazako Ezpela belar dendan eta Mamen (Coviran) dendan.
Ikastolan ere egingo dute janari eta produktu bilketa, urtarrilaren 12tik 15era. 

Beharrezkoak dituztenak
Eskatu dute, ahal izanez gero, beharrezkoak dituzten produktu edo elikagaiak eramateko: arroza, pasta, lentejak, konpresak, atuna eta azukrea. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!