Sagardo berria, urtarrileko protagonista

Kronika - Erredakzioa 2015eko urtarrilaren 3a

Urtarrilarekin batera, txotx denboraldiaren irekiera izango da Astigarragan eta horixe izan­go da hilabete honetako ekitaldirik azpimarragarriena. Urta­rri­­la­ren 14an izango da Bereziar­tua sagardotegian, Loreak pelikulako protagonisten eskutik.
Hala ere, beste hainbat ekintza ere antolatu dira hilabetean zehar: zinea, ikuskizuna, Zilegi Eskolak, hitzaldia... Eta berezitasun bezala, eskolako umeek danborrada joko dute. Argazki erakusketa ere izango da Euskal Herriko historiaren pasarteak bilduz. Bihar, berriz, plaza dantzak eta txistularien diana.

EGITARAUA

Bihar
12:30 Plaza Dantzak Joseba Barandiaran plazan.

Urtarrilak 8, osteguna
Ipuin ordua: ‘Nola sentitzen zara?’ Bi saio: 17:45etan, 3-5 urtekoak; eta 18:15etan, 6-9 urtekoak. Kultur etxean.

Urtarrilak 10, larunbata
17:00 Zinea: ‘Yugo & Lala’. Kultur etxean.

Urtarrilak 12, astelehena
19:30 Literatur Solasaldia: ‘Niveles de vida’ Julian Barnes. Liburutegian.

Urtarrilak 13, asteartea
15:00 Korrika batzordearen bilera irekia kultur etxean.

Urtarrilak 14, asteazkena
09:30-11:30 Zilegi Eskolak: Sukaldaritza beganoa eta begetarianoa, Zipotza elkartean. Izen ematea, AEKn.
12:00 Txotx irekiera Sagardoetxean eta Bereziartua sagardotegian.
18:00-20:00 Pintxotx tabernetan.

Urtarrilak 17, larunbata
18:00 Proiekzioa: ‘Euskal Herriko altxorretan barrena’, Gaztelekuan.

Urtarrilak 19, astelehena
16:00 Herri Eskolako umeek dan­bo­rrada joko dute ikastolako atarian.

Urtarrilak 21, asteazkena
18:00-20:00 Hitzaldia: ‘Errespetuzko komunikazioa bizitzarako komunikazioa’. Kultur etxean.
09:30-11:30 Zilegi Eskolak: Sukal­daritza beganoa eta begetarianoa, Zipotza elkartean. Izen ematea, AEKn.

Urtarrilak 25, igandea
17:30 Ikuskizuna: ‘Hor konpon Marianton’. Kultur etxean.

Urtarrilak 26, astelehena
19:30 Literatur Solasaldia: ‘El libro de los vicios’ Adam Soboczynski. Liburutegian.

Urtarrilak 27, asteartea
18:00 Zine foruma: ‘Zela trovke (belarra mozten)’. Kultur etxean.

Urtarrilak 29, osteguna
10:00-12:00 eta 17:30-20:30 Argazki erakusketa: ‘Gure historiaren pasarteak’. Kultur etxean.

- Txistularien igandetako diana: bihar, urtarrilak 11, 18 eta 25. Ordua, 09:30etan.

- KZ Gunea: Dinamizatzailea bertan egongo da urtarrilaren 12 eta 16an, 09:00etatik 13:00etara.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!