Bilerak egingo ditu Udalak auzoetan

Kronika - Erredakzioa 2015eko urtarrilaren 3a

2015eko Udal aurrekontuaren zirriborroa prest dago eta orain Udalak auzoetara eramango du, bertan aurkeztu eta auzotarrek ekarpenak egiteko aukera izan dezaten. Aurrekontuaren zirriborroa asteazkenean (urtarrilak 7) pasako da Ogasun Batzordetik eta 9an hasiko da bilera erronda. Zortzi bilera izango dira guztira urtarrilaren 20ra arte, eta urtarrilaren 26ko Ogasun Batzordean aurkeztuko dira bilera horietan jasotako proposamen eta ekarpenak, eta alderdi politikoek egindako emendakinak. Ondoren, Udal aurrekontu proposamena Plenora bideratuko da behin behineko onarpena emateko.
Udaletik jakinarazi dutenez, bilera erronda honekin martxan jarriko da parte har­tze ordenantza, nahiz eta oraindik behin betiko onarpenaren zain egon.

Aurrekontu partehartzaileak
Bilera sorta bukatuta, Aurre­kontu Parte Hartzaileen ekimena abiatuko du Udalak, iaz egin zuen bezala. Ekimen honetan, herritarrei aukera emango zaie Udal aurrekontuetako inber­tsioetako partidako diru kopuru bat zuzenean proiektu batera bideratzeko. Ekimen hau ere parte hartze ordenantzaren barruan aurreikusita dago.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!