Beste bi pelikula emango dituzte asteburu honetan, Biterin: El Juez helduentzako, eta Los 5 en la isla del tesoro haurrentzako. Gaur emango dute El Juez, 22:30etan, eta bihar 19:30etan eta 22:30etan. Haurrek, berriz, bihar eta etzi dute aukera, 16:30etan.